Debarroa Pilota Txapelketan ordezkaritza dauka Soraluzek

plaentxia_com 2008ko ots. 20a, 16:19

Andoni Calles eta Jon Arrietak dihardue 61. Debarroa Pilota Txapelketan parte hartzen. Afizionatu mailan jokatzen ari dira. Bihar, eguena, gabeko 21:00etan Bergarakoen kontra jokatuko dute, Kiroldegiko frontoian. 

10 herrik parte hartuko dute eta aurreneko partiduak ligaxka modura jokatuko dituzte. Soraluzeren taldean Eskoriatza, Elgoibar, Arrasate eta Bergara II daude. 

Elgoibarren kale, baina itxuran

Ligaxkako lehenengo partidua Elgoibarren jokatu zuten Calles eta Arreitak hilaren 15ean eta 22 eta 12 galdu zuten Elgoibarkoen kontra. Galdu arren, pilotakada eta jokaldi onak egin zituzten eta itxura ona eman zuten.