Ma non troppo Ganbera Orkestra
Pascale Michaud, Jon Larraz, Elena Escalza, biolontxelo bakarlariak
Ortzi Oihartzabal, Ludwik Hamela, Cristina Vertiz, Larraitz Oiarzabal, 1. biolinak
Xavier Gil, Oihana Etxeberria, Itziar Prieto, 2. biolinak
Pascal Arnaud, Gregorz Kawka, biolak
Gabriel Mesado, biolontxeloa
Alexander
Mikolajczyk, kontrabaxua
Egitaraua
François Couperin (1668-1733)
Pieces en Concert
I. Prelude
II. Siciliene
III. La Trompa
IV. Plainte
V. Air de diable
Jon Larraz, biolontxelo bakarlaria
Piotr Ilich Tchaikovsky (1840-1893)
Andante cantabile
Pascale Michaud, biolontxelo bakarlaria
Ernest Bloch (1880-1959)
(arr. M. Hakhnazaryan)
From Jewish Life
1. Jewish Song
2. Prayer
3. Supplication
Pascale Michaud, biolontxelo bakarlaria
Joseph Haydn (1732-1809)
Concierto para violoncello en do mayor, Hob. VII b:1
I. Moderato
II. Adagio
III. Allegro molto
Elena Escalza, biolontxelo bakarlaria
Bakarlariak
Jon Larraz Mozo, biolontxeloa
Donostian jaioa, bertako Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta bere musika prestakuntza Alemanian osatu zuen. Diusburg-Essengo Kontserbatorioan (A. Hülshoff-ekin), Frankfurten (M. Sanderlingekin) eta Munichen (R. Ginzelekin) han gradu ondoko ikastaro bat burutu zuelarik. Aldi berean maisu-klaseak jaso ditu Wolfgang Boettcher, Asier Polo, Lluis Claret, Ivan Monighetti, Steven Isserlis, Martin Ostertag, Wen-Sinn Yang eta Arto Norasengandik. Ganbera musikak Japoniara eraman du bitan eta baita Duisburgeko Operan kontzertu bat eskaintzera ere, Steven Isserlis biolontxelojolearekin. Municheko Sinfonikoaren lankide izan da, Municheko Irratiko Orkestrarekin aritzeaz gain. Egun Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide da.
Pascale Michaud, biolontxeloa
Quebec-en jaioa, Freiburgeko Musichochschule-n eta Genevako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, azken honetan 1995ean biolontxeloko 1. saria eskuratu zuelarik, F. Guye-ren gelan. Bere ezagupenak J. Starker, A. Noras eta M. Rostropovich-en master-class delakoetan sakondu ditu. 1992tik 1998ra bitartean Genevako Ganbera Orkestrako kide, Suisse Romandeko Orkestraren, Stadttheater Freiburg-ekoaren, Tenerifeko Sinfonikoaren eta Londresko Royal Philharmonic Orchestraren lankide izan da. Hainbat urtez duoa osatu zuen M. Renoul pianojolearekin eta honekin errezital ugari eskaini zituen Frantzia, Suitza eta baita Kanadan ere, Kanada eta Suisse Romande Irratietarako zenbait grabaketa burutu zutelarik. 1999tik Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kide da eta 2006an honekin bakarlari gisa aritu zen, C. Saint-Saënsen 1. Kontzertua intepretatuz.
Elena Escalza, biolontxeloa