Hildako bat eta sei zauritu utzi ditu zapatuan izandako istripuak

plaentxia_com 2007ko abe. 17a, 16:49

Bi autok parez pare jo zuten zapatuan Soraluzetik Maltzagarako errepidean, eta pertsona bat hil eta sei zauritu ziren. Hildakoa Ermuan bizi zen 37 gizon bat zen, errumaniar jatorrikoa. Zaurituen artean soraluzetarrak daude, eta sei zaurituetatik hiru umeak dira.
(Argarzkiaren iturria: EITB) 
Azken berrien arabera, larri zauritu zen hiru urteko umea hil egin da. Bi hildako beraz, istripuaren ondorioz.  

Zapatuan arratsaldeko 14:00etan monobolumen batek eta todoterreno batek aurrez aurre egin zuten talka. Suhiltzaileek atera behar izan zituzten ibilgailuen barrutik, burdin eta txapa artean harrapatuta geratu ziren denak eta. 3 urteko ume bat helikopteroan eraman behar izan zuten egoera larrian Gurutzetako Ospitalera. 
 
Herriko udaltzainak eta Ertzaintza ere bertaratu ziren. Bidea moztuta egon zen garabiak bere lana bukatu artean, eta autopistatik bideratu zuten trafikoa. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.