Harriet Tumban taldearen jazz-rock kontzertua izango da domekan

plaentxia_com 2007ko abe. 14a, 09:48

Harriet Tubman talde estatubatuarra bira bat egiten ari da Euskal Herrian zehar, Basauri, Donostia, Zornotza, Urretxu eta Gasteizen, eta tartean Soraluzen ere joko dute, Udalak antolatuta.
Abenduaren 16an Liburutegiko atarian joko dute, iluntziko 20:00etan.  
 

Jazz-rock estiloa eta gitarra ariketa eta erritmo aldaketa konplexuak egiten dituen hirukotea da. Lou Reed, Sonny Sharrock, Muhal Richard Abrams eta Henry Rollins bezalako musikariekin lan egin dute.
 
Beltzak eta erreibindikatiboak

Harriet Tubman taldeak esklabotzatik ihes egiteko bere bizia arriskuan ipini zuen eta beste 300 laguni gauza bera egiten lagundu zien emakume afro-amerikarrari zor dio bere izena. 60. hamarkadan munduan izan ziren gizarte aldaketak islatzen dituen  indarraldiaren ikaskuntzan oinarritzen den musika sortzailea egiten dute, besteak beste, sakontasuna, komunikazioa, izpiritualtasuna eta erabakimena ardatz hartuta.

HARRIET TUBMAN 1988. urtean osatu zen JT Lewis bateria jotzaileak, Brandon Ross gitarra jotzaileak eta Melvin Gibas baxu jotzaileak bat egin zutenean.

Taldearen webgunera sartu 

Harriet Tubman dira:

Brandon Ross (guitar): Henry Threadgill, Cassandra WiIlson ,Jewel, Arrested Development, Oliver Lake's Jump Up, Butch Morris Ensemble, Arto Lindsay, Muhal Richard Abrams, Archie Shepp, Leroy Jenkins, Kip Hanrahan, Don Byron, Me'Shell N'degeocello, Tony Williams, and The Lounge Lizards.

Melvin Gibbs (bass): Rollins Band, dead prez, Punk-Funk All-Stars, DJ Logic, Arto Lindsay, Power Tools, Defunkt, Bill Frisell, Decoding Society, Caetano Veloso, Marisa Monte, Eye and I.

J.T. Lewis (drums): Living Colour, Dave Sanborn, Stanley Jordan, Sting, Lou Reed, Herbie Hancock, Don Pullen, Tina Turner, Vanessa Williams, Whitney Houston,Dave Sanborn, Henry Threadgill, Butch Morris, David Murray, Kip Hanrahan, Bill Laswell,Marc Ribot, Marianne Faithfull and Howard Johnson's Gravity.