"Hansel eta Gretel" edo "Mila eta bat gauak" ipuin klasikoen eraginarekin Rosiren istorioa kontatuko dute. “Rosik markako gauzak erostea baino ez du buruan, eta gainerako gauza guztiak, Jon Kepa laguna barne, mespretxatu egiten ditu. Gurasoek ezin diote eman eskatzen duen guztia eta merkataritza gune batean abandonatzea erabakiko dute. Han, kontsumismoaren jenioaren atzaparretan eroriko da eta haren esklabo bihurtuko da."