Aurten, zuhaitzaren ordez Olentzero eta Mari Domingi estalpean ipintzea erabaki du Udalak. Atzo ipni zituzten Plaza Barrixan. Horretarako, Angel De la Torre arotzak egurrezko etxola prestatu zuen, 3 x 4 x 2,5 metroko neurriak dituena. Tere Guenetxea arduratu zen bi pertsonaiak jantzi eta apaintzeaz.
{mosimage}Zuhaitza ipintzea baino ekologikoagoa dela deritzo Udalak, zuhaitza urtetik urtera bota egin behar baita eta argiztapenean energia asko gastatzen baita. Aurten egindakook, datozen urteetarako ere balioko dute, baita beste ekitaldi batzuetarako ere.