"Karakatera igoera" lasterketa egingo da bihar

plaentxia_com 2007ko aza. 16a, 10:02

Goizeko 11etan hasiko da aurtengo Karakate igoera, Elgoibarko Morkaiko Mendi Taldeak eta Urgazi Triatloi Taldeak antolatuta. Elgoibarko Plaza Handitikirtenda, 2,5 km eta 700 metroko desnibela egingo dute parte hartzaileek. 
Irudian, 2006ko parte hartzaileak (Elgoibarren.net) 

Izen ematea bihar bertan egingo da, irteera baino lehenago, Plaza Handian.
Antolatzaileek adierazi dute antxitxika egin beharrik ez dagoela. Hala ere, ordu erdia baino lehenago, lehenengo lasterkariak goian izango dira, aurreko urteetako markak mantentzen badira (29'00'', 2006an).
Bukatutakoan bazkaria izango dute parte hartzaile guztiek.
 
Igoerari buruzko informazio gehiago: www.morkaiko.net