Bazatoz G puntuaren bila?

plaentxia_com 2007ko aza. 14a, 09:56

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren Finalerako autobusa antolatu du Pil-pilean Euskara Elkarteak Elgoibarko Izarrarekin batera. Finala abenduaren 16an izango da, Donostiako Ilunbe zezen plazan.

Autobuseko txartelak 6 euroko prezioa izango du. Prezio horretan ez da txapelketako sarrera sartzen. Sarrera lortzeko aukera bi daude: www.gpuntua.com helbidean erreserba egitea ala Pil-pileanera deitu (943751304) edo idatzi (pilpilean@euskalnet.net) eta erosiko dizute.
 
Izena emateko epea azaroaren 26a, astelehena, bitartekoa izango da. Telefonoz edo imeilez apuntatu ahal izango da eta izen-abizenak eta telefono bat utzi beharko dira.
 
Abenduaren 16an, 15:00etan irtengo da autobusa Gila Zubitik.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.