Frontoia eta Erregetxea itxita
Plaza Zaharra eta Erregetxea barixaku goizean hutsik egon beharko dira, Azokako postuen eta Karpa erraldoiaren muntaia egun horretan egingo dira eta.
Frontoian dauden aparkalekuak azokan postua ipiniko duten baserritar eta artisauentzat izango dira. Zapatuan goizeko 7etarako libre egon beharko da frontoia.
Zapatuan bertan, Etxaburuetatik beherako bidea, Santa Ana eta Kalebarren itxita egongo dira, “Azokara datozenak lasai ibil daitezen”dio Udaltzainburuak. SAPA inguruetan ere aparkatzeko gomendatu die herritarre.
Aparkatzeko debekua
Azoka egunean Oleatik Ezozi Biderako bidean aparkatu ahal izango bada ere, gainontzeko egunetan debekatuta dago.