Duo Plaentxik salgai jarri du bere diskoa

plaentxia_com 2007ko urr. 31a, 16:49

Urte askoan handik hona emanaldiak ematen ibili ondoren, kanturik arrakastatsuenak batzen dituen diskoa kaleratu du Duo Plaentxi bikoteak.
 

Mexikoko eta Hego Amerikako herrialde askotako 14 kantu abesten dituzte, gitarrekin lagunduta. En mi Viejo San juan, Veracruz, El crucifijo de Piedra eta beste hainbat.
 
10 euroko prezioa dauka eta Txoko eta Bolia tabernetan dago salgai. 
 

 
.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.