120 lagunetik gora ibili zen mendiz mendi Marraskilo Tour ibilaldian

plaentxia_com 2007ko urr. 31a, 16:33

Esperotakoa beste jende agertu zen zapatuan Marraskilo Tour 2007 ibilaldia egitera, herritarrak zein inguruetatik etorritakoak. Goizeko 6etan Plaza Berritik abiatu eta 37km-ko mendi itzulia egin zuten 120 lagun baino gehiagok. Hasierako bi ordu ilunetan egin zituzten, asfalto gainean lehenengo eta baso pistetako lokatza artetik ondoren. Batzuen argiekin, talde osoa ia elkarrekin joan zen Azurtza gainean zegoen orniketaraino. 

{mosimage}Ordurako bakoitzak bere erritmoa hartuta, hasierako eta azkenengoen arteko tartea handituz joan zen. Hala, lehenengoak 11:45 inguruan Plaza Barrixan ziren itzulia bukatuta. Ordutik arratsaldeko 4rak bitartean iritsi ziren parte hartzaile guztiak.
Eguraldiak lagundu zien mendizaleei, ez baitzuen ez euri ez berorik egin.
Parte hartzaileak pozik agertu ziren antolakuntzak egindako lanekin, baita ibilbidearekin ere. Berdin antolakuntzako taldea. Gustora geratu dira, kide baten hitzetan, "hainbeste jende etorri delako eta inolako arazorik izan ez dugulako".
Datorren urtean, herri bazkaria egiteko asmoa daukate, lehenengo iritsitakoek eta azkenengoek ere elkartzeko aukera izan dezaten.  
 
Bidali zuen argazkiak pilpilean@euskalnet.net helbidera etaPlaentxia.com-eko mediatekan jarriko ditugu.