Jazz emanaldia eskainiko du Josetxo Goia Aribek bere taldearekin

plaentxia_com 2007ko urr. 24a, 11:37

Debajazz zikloaren barruan, zapatu honetan Josetxo Goia Aribek bere disko berriaren aurkezpena egingo du. Saxojotzailea hiru emakumek lagunduko dute pianoan, kontrabaxuan eta ahotsean. Liburutegiko Hall-ean gaueko 22:00etan izango da kontzertua.
 
Bestetik, barixakuan 22:00etan Debako Casinoan Stay Blues Donostiako taldeak bere lan berria aurkeztuko du.

 
 
 
{mosimage}LOS PENDIENTES DE LA REINA - EMAKUME BATEN OROIMENA
Josetxo Goia-Aribe, Sorkunde Idigoras, Laura Brito, Estitxu Pinatxo

Eguneroko historia atalak eta tradizio zatiak Jazzaren bidez kontatuak
Josetxo Goia-Aribe, saxojotzaile nafarraren azken proposamen honetan, Nafarroako soinu tradizionalak, jazza eta musika garaikidea poesiaren uztartzen dira, propio konposatutako kantuetan edota moldaketak eginez. Sorkunde Idigoras(pianoa), Luisa Brito (kontrabaxua) eta Estitxu Pinatxo (kantua) dira taldea osatzen duten goi mailako musikariak eta instrumentalak ez direnean G.A.Becquer, Amaia Lasa, Gerardo Markuleta, Lizardi edo Josetxo Azkona moduko idazleen testuekin egindako kantuak eskaintzen dituzte. 
 
 
STAY BLUES 
 
{mosimage}
 
Rockean gertatzen ez den bezala, salbuespenak
salbu, bertsioak egiten dituzten blues taldeak
aintzat hartuak izaten dira, baloratuak, ez
baztertuak. Berdin gertatzen da jazz edota
reggae musikarekin. Zaleek estimatzen dute
tradizioa ezagutarazteko, maisu handiak
omentzeko, hamaika aldiz entzun ditugun
kantu ezagun horiek norberaren nortasun eta
estilora egokitzeko eta eraberritzeko edota
itzalean geratutako harribitxiak
berreskuratzeko taldeok egiten duten
ahalegina. Bluesaren barruko azpiatal bat da
bertsioena. Diogunaren adibide garbia daukagu
Stay Blues taldean. Alvaro Fernandez
(ahosoinua eta gitarra) eta Paul San Martin
(ahotsa eta pianoa) dira Stay Bluesen alma
mater-ak, gidariak. Blues akustikoko proiektu
hau beren kantu kutunenen moldaketak egiteko
sortu zuten orain dela hamar urte inguru, baina
bi musikariek deabruaren musikarekin duten
harremana askoz lehenagotik dator. Donostia
eta musika beltza lotzen dituen kate gero eta
luzeagoan maila bat baino gehiago jarri dituzte
bien artean.
Esperientzia eta ezagutza, bluesaren
bihotzgunera iristeko hain beharrezkoak diren
bi bidailagun horiek, ez zaizkie falta.
Fernandezek Donostian azken bi hamarkadetan
sortutako bi blues talde esanguratsuenetan
parte hartu zuen, Lau Behi-n eta Blues Stopen,
besteak beste, eta San Martin blues eta
jazz doinuekin zaildutako musikaria dugu, The
Roadrunners taldean aritu zen, eta zenbait
pop talderekin kolaboratu du. Halaber, Alex
Ubago abeslari arrakastatsuaren taldeko kide
izan zen. Bide luzea eta ezohikoa egin du Stay
Bluesek lehen disko honetara iritsi arte.
Bikoteak berehala aurkitu zuen hirugarren
bidaidea, Fernando Neira (baxua), eta hirukoak
astero Donostia inguruko aretoetan jotzeari
ekin zion. Taldearen lan onak, ahoz aho
zabaldutakoa, inguruko blues jaialdi
gehienetako ateak zabaldu dizkio, baita edozein
talderentzat, are gehiago diskorik izan gabe,
irekiezinak diruditen beste batzuk ere:
Raimundo Amadorren kontzertua ireki zuen
Burgosen (Espainia), eta Donostiako Jazzaldian
2006. eta 2007. urteetan jo du. Karlos Aranzegi
kide berriarekin (bateria, Bide Ertzean) are
sendotasun handiagoa erdietsi du taldeak.
Urrats hauek guztiak eman ondoren, lehen
diskoak ezin zuen gehiago itxaron.
Musika beltzaren bederatzi estandar bildu ditu
Stay Bluesek lehen lan honetan. Errepertorioak
ez du orbanik, kantuok aurretik bere egin
dituzten artisten izenei begiratzea besterik ez
dago: Ella Fitzgerald, The Beatles, Peggy Lee,
Little Richard, BB King, Cannonball Adderley,
Diana Krall edota Madeleine Peyroux, batzuk
aipatzearren. Bonnie Raitten lehen diskoetako
kantu batek, I know-k, zabaltzen du New
Orleanseko blues doinuan. Hortik aurrera,
bluesaren aldaera zenbait aurkituko ditu
entzuleak: baladak (Call it stormy Monday
hilezkorra, Gee Baby, ain’t I good to you
samurra), rhythm&bluesa (I ain’t got nothing
but the blues, Kansas City), boogie azkar eta
jostalaria (Cow Cow boogie), mezu sozialeko
gospela (Why am I treated so bad) edota XX.
mende hasierako blues tradizionala (Careless
love). Urteek edota taldekide berriek ez dute
Stay Bluesen mamia itxuraldatu, ahosoinuaren
eta pianoaren arteko elkarrizketa bizian
sustengatzen da taldearen erakargarritasuna,
bi jotzaile nagusien kalitate teknikoaz agerian
uzten duen soinu aratz eta gardenean bildua.
Paul San Martinen ahots melodiko eta leunak
jazz kantarien dotorezia eransten dio, blues
zaleak pozik uzteko zein pop edo jazzetik gertu
dauden entzuleak erakartzeko gai den emaitza
osatuz.
Taldearen izenak duela mende erdi baino
gehiago idatzitako klasiko bat, Blues stay away
from me, ekartzen du gogora. Ez maitasunik
ez askatasunik ezagutu ez duen protagonistak
tristura bere egunerokotik desagertzeko erregu
egiten zuen Delmore Brothersen kantuan. Stay
Blues berriz, bluesaren izpiritu indargarriari
atxikitzen zaio irmo eta adoretsu, eta garaian
garaiko joeren gainetik belaunaldiz belaunaldi
bizirik irauteko gai izan den musika sakon eta
zirraragarri honetara gerturatzeko, ezagutzeko
eta gozatzeko gonbitea egiten digu.
 
{mosimage}