"Marraskilo Tour 2007" mendi ibilaldia antolatu du Mendi Taldeak

plaentxia_com 2007ko urr. 11a, 17:21

37 kmko bidean Soraluzeko mendi eta auzoak zeharkatuko dituen ibilaldia antolatu du Soraluzeko Mendi Taldeak urriaren 27rako. Herriko jendearen, denda batzuen eta Udalaren laguntza izango dute beharrezko baliabideak eskuratzeko.


 

{mosimage}Ibilbidea 

Marraskilo Tour 2007 Irure, Txurruka, San Andres eta Ezozi auzoetan barrena joango da eta Krabelinaitz, Kurutzebakar eta Atxolin gailurrak igoko ditu.  Normalean jende gutxi ibiltzen diren bideak aukeratu dituzte, herriko txoko ezberdinak ezagutzera emateko.  Gutxi ibiliak izateak desabantaila izaten du, sasiz eta otaz beteta egotea. BainamMendi taldeko kideek bideok garbitzen dihardute, egun horretarako garbi eta ondo markatuta uzteko.

Ibilbideak aukera bi ematen ditu: bide luzea edo laburra. Luzea eginda, ibilaldi osoa egingo da, 37 km. Laburra ostera, Irure aldea ez beste guztia hartzen duena izango da eta irteera ordua ere beranduago izango da. 

3 orniketa gune sakabanatuko dituzte ibilbidean zehar eta bertan janaria, ura eta beharrezkoak diren gaiak banatuko dituzte. Bukaeran, Kiroldegian dutxatzeko aukera egongo da.

 

Izen ematea

6 euroko prezioa izango du parte hartzeak. Herriko edo kanpoko edozeini zabaldua egongo da. Izena emateko Mendi Taldeko lokalera hurreratu edo telefonoz deitu behar da (943751029), martitzen edo eguenetan gaueko 8etatik 9ak bitartean. Trukean, kamiseta oparituko diote parte hartzaile bakoitzari.