Soraluze-Bergara krosa azaroaren 3an egingo da

plaentxia_com 2007ko urr. 5a, 13:21

Behobia-Donostia baino astebete lehenago izango da Antxitxika krosa, han parte hartuko dutenei forman jartzeko aukera emanez. Arratsaldeko 5etan irtengo da Soraluzeko Plaza Zaharretik eta 10 kmko ibilbidea egin ostean, Bergarako frontoian bukatuko da korrikaldia.

3. edizio honetan, 200 lagunetik gorako parte hartzea espero du antolakuntzak, Behobiarako apropos dagoen data dela jakinda.

Izena emateko epea irekita dago. 

 

Gaztetxoak ere bai

Gaztetxoentzat ere aukera izango da parte hartzeko, Bergarako frontoiaren inguruan proba atletikoak prestatu dituzte eta. Ez dago izena eman beharrik. Arratsaldeko 4retan hasiko da hauen txanda; Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailakoek 1.600 m egingo dituzte, DBHko 1 eta 2. mailakoek 2.400 m eta DBHko 3 eta 4. mailakoek 3.200 m.

Izena ematea

Krosean parte hartzeko izena eman beharra dago. Soraluzen Kiroldegian eman daiteke izena. Bergaran Lazkano Oinetakoak, Goiena aseguruak, Igerilekuan eta Mapfre aseguruaken; Oñatin Zero-Km eta Arrasaten Musakola kiroldegian.

Helbide elektroniko honetan ere apuntatu daiteke: krosa@antxintxika.org.
Aurrez izena emanez gero, 5 euro balioko du, egunean bertan 10 euro. Parte hartzaileek kamiseta bana jasoko dute eta oparien zozketa egingo dute bukaeran.

Saria

Lehenengo hamarrek jasoko dute saria eta beteranoetan hiru taldeotako lehenengoak sarituko dituzte: 40-49 urte, 50-59 urte eta 60tik aurrerakoak.