Ander Epelde eta Maite soraluzetarrak ETB1eko Mihiluze programan parte hartzen ari dira. Mihiluze euskararen inguruan proba desberdinak jartzen dituen programa da eta hiru bikotek parte hartzen dute. Atzo, eguena, finalera iritsi ziren eta hurrengo saioan ere bertan izango dira. Gaueko 9:20 inguruan, ETB1en.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.