Datorren astelehenean, hilak 24, Udaletxe parean dagoen asfaltoa altxatu eta Kalebarren eta Santa Ana kaleko adokin berdina ipiniko dute. Trafikoarentzat bidea itxi egingo dute zati horretan.
Astelehenetik hasi eta lanak bukatu arte, Zubi Nagusitik ezingo da Kalebarren eta Etxaburueta kaleetara ibilgailuz pasatu, ezta alderantziz ere. Santa Ana kaleko sartu-irtenak Oleatik egingo dira.
Lan hauek bukatu ostean, Zubi Nagusiaren eraberritze lanei ekingo diete.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.