Lan istripu larria Oruesagasti enpresan

plaentxia_com 2007ko ira. 19a, 16:10

Astelehenean Oruesagasti enpresako langile batek istripu larria izan zuen, makina batek harrapatuta. Saihets batzuek hautsi zituen L.H. langileak eta gibela odoletan duela esan digu gertuko lagun batek. Ospitalean dago, Zaingo Trinkorako Gunean (UVI-an).

 
Langile batzuen esanetan, polea batera igo zen J.H. eta beste lankide bati botoi bat sakatzeko eskatu zion. Okerreko botoia sakatu zuen, ordea, lankideak eta makinak harrapatu egin zuen langile soraluzetarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.