Oposaketa libre bidez aukeratuko da udal-lantaldeko arduradun postua nork beteko duen. Soraluzeko Udalak egin du deialdia. Abuztuaren 14ean ebatzi zuen eta hilabete bereko 28an G.A.O.ean argitaratu zuten.
Baldintzen artean, lanbide heziketako 2. gradua edo baliokidea izatea, B gida baimena izatea eta euskarazko bigarren perfila betetzea eskatzen da, besteak beste.
Oposaketetara aurkezten diren batek baino gehiagok proba guztiak gaindituz gero, perfil bereko edo antzeko lanak betetzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago jasotzeko, jo Soraluzeko Udalera. (telefonoa: 943753043)
Abuztuaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere deialdiaren oinarri guztiak azaltzen dira.