Etxeko bizilaguna kalera irten eta orduan aprobetxatu zuten aukera lapurretan egiteko. Atea irekitzen saiatu ziren baina giltzarekin bi buelta emanda zegoenez, zintzelarekin apurtu eta barrura sartu ziren. Bi egongelak ez beste guztia miatu eta bitxiak eraman zituzten etxetik.
Familiak adierazi duenez, "uste dogu bat edo bat bigilatzen geratuko zala, eta etxekoren bat azaldu zanian abixua emon, egongela txikixa eta haundixa ikutu bare zerelako. Taldekoren bat herrittarra be izan leikian, etxian inor ez zeguan momentua aukeratu zeben-eta".
Ertzaintza atzo eta gaur lanean ari da, aztarnarik aurkitzen ote duen.