Entzuleak pozik utzi zituen Ezoziko Ama Abesbatzak

plaentxia_com 2007ko uzt. 23a, 13:36

Plaza Zaharra jendez bete zen Ezoziko Ama Abesbatzaren jaietako kontzertua entzuteko. Kantu alaiak eta erromantikoak eskaini zituzten, baita klasikoak ere, dantza eta guzti; besteak beste: El día que me quieras (Carlos Gardelena), Oh happy day (Vernyrena) eta Boga-boga (Sagarnarena). 

 
   
 
{mosimage}Jaietako kontzerturako, azken urteotako ohiturari jarraituz, kolore biziz jantzi ziren eta arropekin batera, kantuak ere asko alaiak izan ziren, afrikar doinuak tarteko. Goxotasunari tarte egiten dieten balada eta seaska kantak (duerme duerme, Negrito) ere abestu zituzten. Bakarlariak abestutako kantuek arrakasta handia izan zuten.
 
 
{mosimage}Txalo zaparrada luzeak jaso zituzten abeslariek, baita Silvia Hernandez zuzendariak ere.
(Argazkian Alkatearen eskutik jasotako lora sortarekin eta koruko partaide batekin)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.