EAE-ANV eta EAk osatuko dute Udaleko Gobernu Batzordea

plaentxia_com 2007ko uzt. 19a, 12:01

Legegintzaldi honetako lehenengo Udal Batzan hala berretsita, EAE-ANV eta EA izango dira Tokiko Gobernu Batzordeko partaideak. Talde bien aldeko bost botoz eta gainontzeko zinegotzien abstentziozko sei botoz onartu zen erabakia.

Hurrengo zinegotzi hauek izango dira Tokiko Gobernu-Batzarkide: Roke Akizu, EA talde politikokoa; Larraitz Lakuesta, EAE-ANV talde politikokoa; eta Mikel Santiago, EA talde politikokoa.

 Alkateordetza zein izango den erabaki zen:

         Lehen Alkateordea: Roke Akizu Aizpiri

        Bigarren Alkateordea: Larraitz Lakuesta de la Fuente

        Hirugarren Alkateordea: Mikel Santiago Arizaga

 

Batzorde Informatzaile Iraunkor hauek sortu dira eta zinegotziok izango dira batzordeburu:

§       Kontu, Ekonomia eta Hazienda Batzorde Informatzaile Iraunkor Berezia (Jose Luis Arizaga, EAE-ANV)

§       Enplegua eta Pertsonala. (Jose Luis Arizaga, EAE-ANV)

§       Hirigintza, Lan eta Zerbitzuak. (Aitor Prieto, EAE-ANV)

§       Hezkuntza. (Roke Akizu, EA)

§       Kirola eta Kiroldegia. (Larraitz Lakuesta, EAE-ANV)

§       Euskara. (Mikel Santiago, EA)

§       Kultura. (Larraitz Lakuesta, EAE-ANV)

§       Lurralde Antolaketa eta Landa Garapena. (Roke Akizu, EAE-ANV)

§       Osasun eta Gizarte Ongizatea eta Inmigrazioa. (Mikel Santiago, EA)

§       Emakumea. (Larraitz Lakuesta, EAE-ANV)

§       Gazteria. (Larraitz Lakuesta, EAE-ANV)

 

Berrikuntzak

 Udalbatzak hileko lehendabiziko asteazken baliodunean, arratsaldeko zazpietan egingo ditu bere ohiko saioak (orain artean bi hilean behin egin izan dira). Bestalde, Batzorde Informatzaileak herritarrentzat irekiak egongo dira, edonoren parte hartzea onartuko delarik. Azkenik, Bozeramaileen Batzordea osatzea erabaki zuten talde politiko guztiek, elkarrizketarako eta irizpideen batasunerako tresna izateko. Udalbatzan ordezkaritza duten talde politiko bakoitzeko bozeramaileek osatuko dute eta Alkatea izango da Batzorde horren lehendakari.