Ibaian azaldutako lepazuria mendian askatu dute

plaentxia_com 2007ko uzt. 6a, 19:12

  Ibaiertzean azaldu zen lepazuria eguaztenean, Errekaldeko zubipean. Baztar batean kiribilduta aurkitu zuten udaltzainek eta Foru Aldundiko basozainak bertaratu zirenean. Gaur askatu dute osasuntsu lepazuria.

  Herritar baten deiak abisatu zien eta ibaiertzean bertan harrapatu zuten, egoera txarrean lepazuria. Igeldoko animalien erreabilitaziorako zentrura eraman zuten. Buruan kolpe bat omen zuen, kotxeren batek jota ziurrenik. Bi egun zaintzan izan dute eta, oneratu denez, gaur askatu egin dute mendian.
{mosimage}Ez da ohikoa ibaiertzean horrelakorik ikustea. Lepazuria mendian ibiltzen da normalean eta beste animalien kumeak jaten ditu.  
 
 
 
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.