Udan ere euskaraz ikasteko aukera

plaentxia_com 2007ko eka. 28a, 17:05

Soraluzeko AEK ikastaroak antolatzen ari dadatozen hilabeteotarako. Batetik ikastaro trinkoak eta EGA titulaziorako klaseak izango dira euskaltegian. Bestetik, barnetegietan parte hartzeko aukera izango da.

Izena ematea edo informazioa jasotzea euskaltegian egin ahal izango dira, baita soraluze@aeknet.net helbidean edo 943751434 eta 943201379 telefonoetara deituta (Iñaki).
 
 
 
Barnetegiei dagokienean, aukera zabala eskaini du aurten AEKk. Bi asteko barnetegiak, familientzakoak  edo barnetegi ibiltariak antolatu ditu Euskal Herriko inguru askotan. Honi buruzko informazioa:  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.