"Eutsi" botako dute aire libreko zinean

plaentxia_com 2007ko eka. 27a, 12:36

Urtero bezela, uda heltzearekin bat aire libreko zinema antolatuko du Udalak. Aurten hiru filme emango dituzte, barixaku honetan hasita uztailean zehar.

 

 

Emanaldi guztiak frontoian izango dira, gaueko 10:30etan.

* Ekainak 29an “Happy feet”(Animazioa gazteleraz)

* Uztailaren 6an “Eutsi” (Komedia euskaraz)

* Uztailaren 13an “Borat”(Komedia gazteleraz)

 
“HAPPY FEET”
, George Miller. 2006. 87 min.

 {mosimage}

Pinguino handien herrian, Antartidan, abesten ez badakizu zureak egin du. Horixe gertatzen zaio Mueble-ri, abeslari ikaragarri txarra delako. Estilo propioa dantzatuz jaio da: klakea. Mumbleren ama pozik dago semetxoaren ohitura kurioso horrekin, aitak, berriz, pinguinoak abestu egin behar dutela dio, ez dantzan egin. Aitak eta amak, biek dakite, ordea, ‘bihotzeko kanta” baten faltan Mumblek ez duela benetako maitasuna aurkituko.

 

 

 

 

“EUTSI”, Alberto Gorritiberea. 2007. 90 min.

 Kepa eta Martin haurtzaroko lagun minak dira, txirrindularitza zaleak. Berrogei urte inguru dituzte eta lan egiten duten enpresa bi urtez dabil gatazkan langileekin. Enpresa beste norabaitera eramango duten zurrumurrua zabaldu denean, Martin aita izateko puntuan dago eta krisialdi batean murgilduko da. Bi lagunak ika-mikan hasiko dira, Kepa langabeziak sorturiko egoerara egokitu baita.

 

“BORAT”, Larry Charles. 2006. 84 min.

 {mosimage}

Kazajistan jaioterria atzean utzita Estatu Batuetara doa Borat, dokumental bat egitera. Bertan gora eta behera dabilela, makina bat jende ezagutuko du eta makina bat komeria tokatuko zaio bizitzea. Boraten portaera bereziak ingurukoen harridura eragingo du eta, bide batez, ipar amerikako jendeen aurriritziak agerian utziko