Gaur arratsaldeko 14:00ak aldera topatu dute ertzainek eta udaltzainek emakumea arantza baten ondora erorita, geldi. Atzo iluntzean eman zuen familiak Carmen Gonzalezen desgarketaren berri. Orduan ekin zioten bilaketa lana ilundu artean eta gaur goizean berriz ekin diote. Herritar batzuek atzo arratsaldean Iriarte baserri inguruan pasatzen ikusi zuten eta baita azpikaldeko ortuen inguruan ere.