Sora lehenengo mailan

plaentxia_com 2007ko eka. 12a, 15:58

1go mailako bi talderen desegiteari esker, Sorak lehenengo mailan jokatuko du datorren denboraldian. Pasa den zapatuan partidua bertan behera geratu zen, ekaitzagatik futbol zelaia putzuz bete zelako, eta federazioak zeukan partidua noiz eta non jokatuko zen erabakitzeko ardura. Orain ostera, bi taldeak izango dira aurreneko mailan. 

Elgoibarko Pedrusko eta Hondarribiko beste talde bat desegin egin dira denboraldia bukatu ostean. Hauek utzitako hutsuneak betetzera igoko dira Sora eta Mariño (beste lehiakidea). Ez dute partidu gehiago jokatu beharko.
Zapatuan afaria egingo dute Txurrukan futbol taldeko guztiek, eta sariak banatuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.