Zikiro jana Elkartasun astean

plaentxia_com 2007ko eka. 11a, 17:08

Euskal Presoen Eskubideen aldeko elkartasun adierazteko aukera zabala eskaitzen du Elkartasun Asteak. Gaur hasi eta zapatura bitartean denetariko kirol eta kultur ekitaldiak izango dira, baita informazioa zabaldu eta jasotzekoak ere. (Irudian, pasa den asteko prentsaurrekoa)

 

 

Topagunearen bi helburu nagusik gidatuko dute astea: bata, ahalik eta herritar gehien eta desberdinen babesa eta partehartzea lortzea, eta bestea, Peio Etxebarriaren egoera larriaz jabetu araztea.

Egitaraua:

Ekainaren 11tik 16ra

 

Astelehena 11: Maindire lehiaketaren hasiera

Martitzena 12: 20:00etan bideo emanaldia Gaztetxean

Eguaztena 13: 20:00etan hitzaldia erakusketa gelan (mediku eta abokatu baten eskutik)

Eguena 14: 21:30etan poesia emanaldia eta antzerkia Gaztetxean, herriko taldeen eskutik

Barixakua 15: 22:00etan herriko pelotarien arteko eta ondoren futbito 24 ordu txapelketaren hasiera

Zapatua 16: 12:00etan herri kirolak, salda, txorizo eta trikitilariekin

14:30etan bertso bazkaria (Zikiro jana), Fredi Paia eta Xabier Silveirarekin

16:00etatik aurrera umeentzat jolasak

18:30etan futbito 24 ordu txapelketaren finala

20:00etan Manifestazio axila “Peio etxera orain, Euskal Presoak Euskal Herrira, eskubide guztien jabe”

Ondoren zirko-txaranga poteoa

Gaztetxean kontzertua eta DJ jaia