Bihar 19etan: El bicho de siete cabezas filmea
Domekan 19etan: Hitzaldia Enajenadas fanzinearen eskutik.
Gaiak: Buruko osasuna eta kontrol soziala
U.H.P. liburuaren aurkezpena
El bicho de siete cabezas (Lais Bodanzky)
Brasilgo ospitale psikiatrikoetan barrena sartzen da filmea, bertako baldintzak salatzeko, benetako kasu baten dramatizazioaz baliatuz. Bere lagunekin marihuana erretzen duen gazte baten istorioa kontatzen du. Aitak jakiten duenean, ospitale psikiatriko publiko batera eramaten du berehala, ohitura txarretik aldendu dadin. Hango bizipen eta sufrimenduak agerian jarriko ditu filmeak.
Erdi dokumentala da. Kamera eskuko mugimenduz mugitzen da eta giroa zehazki berregindakoa da.