EAE
Jose Luis Arizaga
49 urte
Soraluzetarra
Batxilergo ikasketak
Pensionista
Noiztik eta zegaittik politikan?
Injustizi mota danak eragin haundixa izan dabe nigan betidanik. Gaztia nintzanetik egin dot burruka eskubide sozial edo politiko murrizketen kontra; gehixen bat amnistiaren aldeko mugimenduan eta giza eskubidien defentsan.
Ze balorazio egitten dozu azken legealdiaz?
Dana EAJ-EA koaliziñuaren inposiziñua izan da, inungo borondaterik bare adostasuna eta parte hartzia bultzatzeko. Gardentasun eta irekitasun eza izan dira akats nabarmenenak. Gaizki egindakuen zerrenda luziegixa da. Irakurliak ez aspertzeko, guk kaleratutako gehigarrixa irakurtzera gonbidatzen dittut. Ondo egindakuak, Udaletxetik kanpora topau geinkez: herrittarrak gai konkretu batzuetan (PER, garraio publikua…) erakutsi daben jakinmina eta arduria.
Zeintzuk dira zuen programaren punturik garrantzitsuenak?
Berritzailia, ezkertiarra, euskalduna eta aktibua izan nahi dau. Zutabe moduan danon parte hartzia. Zehazki: Kultur etxia, etxebizitza politika soziala, etorkinendako harrera plana, kiroldegiko kudeaketa publikua, gaztiendako plana eurekin eginda, eguneko zentrua martxan jarri edo minibus zerbitzua jartzia herri barrurako.
Irabaziz gero, zer da lehenengo egingo dozuena?
Oraingo politikiarekin amaittu. Hurrengo urtietan gure herrixan egin bihar dana zehazteko Plan Estrategiko bat osatu soraluzetar danekin. Bittartian, Erregetxeko aparkalekuak publikuak edo pribatuak izan bihar daben argitzeko erreferendun bat.
Euskeriakiko egitasmorik badaukazue?
Bai, gure ardatza da eta. Udalian euskararen erabilera plana behingoz garatu, euskerian aldeko ekimenak bultzatu, eta gaztetxuek euskara gehixago erabili deixen eta helduen euskalduntzia doakua izan dein bidiak ipiniko dittugu.
Koaliziñua zeinekin egingo zenduke, gehiengorik ez balego?
Ez dogu inor baztertuko, orain arte moduan; herrittarren berbia eta erabakixa errespetatzeko gertu eta Euskal Herrixa badala aitortu eta lurraldetasuna onartzen daben edozeinekin. Akordio puntualak gure parte hartze filosofixiarekin eta programiarekin bat datozenekin.
Zuri botua emoteko arrazoi bat.
Ezker abertzalian taldian lan egitten dogu eta hortxe dago gure indarra.