Maria Garmendia (PP)

plaentxia_com 2007ko mai. 16a, 19:30

PP

 

María Garmendia Martín

25 urte

Bilbotarra

Turismoan diplomatua

PPren Bizkaiko egoitzako laguntzailea

 

Noiztik eta zegaittik politikan?

2003tik nabil hontan. Uste sendoak ditudalako eta nere iritziz Euskal Herriak aldaketa behar duelako.

Ze balorazio egitten dozu azken legealdiaz?

Javier Nuñezek egindako lana oso garrantzitsua izan da, Udal korporazioan PPko zinegotzi bakarra izan arren, eta batez ere kontuan izanda lanerako baliabide gutxi daudela eta herritarrak ez zaizkigula arazoen berri emateko gerturatzen.

Zeintzuk dira zuen programaren punturik garrantzitsuenak?

Helburu zehatzetarako, hiru adibide ipiniko ditut: Jubilatuen Etxea aldatu, nagusientzat irisgaritasun txarreko lekuan dagoelako; Udalaren web oria eguneratu eta hobetu, bizilagunek edozein udal-tramite egiteko trenza erabilgarri, eroso eta eraginkorra izan dadin; eta azkenik, udal-fondoen alperriko gastuak kontrolatu, dirua bizilagunek dituzten benetako beharretan gastatu dadin.

Euskeriakiko egitasmorik badaukazue?

Benetako elebitasun politikaren alde egiten dugu, hau da, euskararen alde gaude, baina gaztelera baztertu gabe. Bi hizkuntzen erabilera bultzatzen dugu herriko informazioetan, seinaleetan, herriko iragarkietan, eta abar.

Irabaziz gero, zer da lehenengo egingo dozuena?

Eskailera mekanikoak ipini bizilagunen joan-etorriak errazteko, doako aparkaleku kopurua handitu eta kultur-etxea sortu, kultur taldeek beren jarduna bertan gauza dezaten.

Koaliziñua zeinekin egingo zenduke, gehiengorik ez balego?

Ez gaude inongo partidurekin berba egiteko itxiak, beti ere indarkeria gaitzesten badu eta bizilagunen alde badabil.

Zuri botua emoteko arrazoi bat.

Herriaren interesak defendatuko ditut eta Udal-korporaziorako haize freskoa izango naiz.