Roke Akizu (EA)

plaentxia_com 2007ko mai. 16a, 19:21

EA

Roke Akizu

41 urte

Soraluzetarra

Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa (Ingurugiroan espezializatua)

Irakaslea DBHn

 

Noiztik eta zegaittik politikan?

Legislazio honetarako prestatzen hasi ginanetik. Eskaini zosten eta baietz esan neban, gauzak aurrera ez doiazenian, pauso bat aurrera emon eta konprometidu egin bihar dalako. Ez dago 60 urtetik gorakua izan biharrik.

Ze balorazio egitten dozu azken legealdiaz?

Planifikaziño orokorrak failatu dau eta dana urbanismora begira egon da. Gainera lanak irizpide gabe egin dira; asko egin, baina gaizki bukatu. Eta PERak ez daka bape logikarik. Kultur ekitaldixak ez dare koordinatuta herriko taldiekin; anabasa da. Ingurugiro gaian, eta beste arluetan be bai, ikusten da ez daguala inor ideiak garbi dazkana. Agenda 21ian jendiak ez dau parte hartu, hilabetiak pasatu ziran bilera batetik bestera… ez zeuken hori aurrera eruateko gogorik. 

Zeintzuk dira zuen programaren punturik garrantzitsuenak?

Ingurugirua eta hezkuntza. Hezkuntza barruan kultura, kirola eta gazteria sartuko lirakez. Azpiegiturak, frontoi inguru horretako konponbide integrala, eraikinak zela aprobetxatu erabakitzeko.

Ibaixa eta mendixak berreskuratzia ondo egongo zan.

Irabaziz gero, zer da lehenengo egingo dozuena?

PERa berrantolatu eta Erregetxekua geldituko nittukez. Guk proposatzen dogu “U”n, eraikin bat egittia bi edo hiru pisukua aparkalekuekin. Merkiagua da eraikitzia zulatzia baino.Baina Erregetxeko plazia azkar-azkar egin nahi dabe Izartu bukatzeko. Txabolena be konpondu biharko da, konpontzeko laguntzak emon, urandako toma batzuk egin…

Euskeriariko egitasmorik badaukazue?

Euskeraren erabilpena bultzatzia, kalian, merkataritzan, euskalkixa indartzen, hika ikasteko bidiak ipiniz…

Koaliziñua zeinekin egingo zenduke, gehiengorik ez balego?

Danekin. Goi politikan ze aliantza daren berdin dosta. Askatasuna edukitzia espero dot. Baina lau urterako dana papel batian ipintzia be zailia ikusten dot. Proiektuak banaka akordioetara aillegatzen.

Zuri botua emoteko arrazoi bat.

Aldaketa bat egongo da politika egiteko moduan. Udaletxia zabalik egongo da edozeinendako.