Oskar Gabilondo (EAJ)

plaentxia_com 2007ko mai. 16a, 19:05

EAJ-PNV

 

Oskar Gabilondo

52 urte

Soraluzetarra

Kontabilitatea

Alkatea


Noiztik eta zegaittik politikan?

1999tik, Albertokin (Sudupekin) hasi nintzan. 4.postuan sartu nintzan, independiente moduan. Alkateorde izan nintzan. Aspaldittik herrixan jardun dot lanian, futbol taldian, kirol taldian…

Ze balorazio egitten dozu azken legealdiaz?

Oso positibua. Lan asko egin dogu. Debegesan bailarako herrixak esaten dabe Soraluze asko hobetu dala. Zeoze gaizki egin badogu, konpondu dogu. Esaten dabe zementuaren legealdixa izan dala, baina Izartu aukeria etorri zalako. Dirua ekarri dogu Aldundittik, Kiroldegikua eta zinekua konpontzeko, elizia… Haurreskolia egin dogu. Ur-trasbasianakin gestinuak egin doguz saneamendua konpondu eta asfaltua botatzeko, eta kaltia gutxitzeko. Autobusekin lanian dihardugu, ez garelako ados oin daguanakin.

Zeintzuk dira zuen programaren punturik garrantzitsuenak?

Kultur-etxia eta horrekin lotuta zinia. Lekua badakagu pentzauta, eta dirua lortuko dogu Kultur etxe ganorazkua egitteko. Eguneko zentrua aztertzen gabiz non kokatu leiken. Komeniko zan erdixan. Izartukin jarraittuko dogu, konprometiduta garelako eta gainera herrixa bueltia emoten dabilelako. Aparkaleku pribatuak egitteko aukeria begiratzen gare, kudeaketarako aukera errealak bihar dittugulako.

Irabaziz gero, zer da lehenengo egingo dozuena?

Gu ez gara hasiko lanian; gu lanian hasi gara aspaldi. Jarraittu egingo dogu, herrittarrak pozik egoteko.

Euskeriakiko egitasmorik badaukazue?

Teknikarixa eta batzordia dakaguz. Nahi dogu plana kalera eruatia, enpresetara be bai, eta Udaletxian be harreran eta paper kontuetan ahal dana euskeria erabiltzia. Gure esku balego, langilliak euskaldunak eta hemenguak izango ziran.

Koaliziñua zeinekin egingo zenduke, gehiengorik ez balego?

Berba egitteko beti gare prest. Ikusi egin bihar da bakoitzak ze asmo daukan eta zer eskatzen daben gurekin etortzeko. Ez dogu ezer deskartatzen. Nahiko neuke alderdi guztiak ados egotia, baina hori utopia da.

Zuri botua emoteko arrazoi bat.

Gure lan egiteko modua eta egindako gestioak baloratu deixezela jendiak, zer egin dogun eta ze aukera eduki doguzen.