Oskar Gabilondok euskararen erabilera bultzatu beharra aipatu zuen lehenengoz, horretarako Udalean dagoen teknikariaren garrantzia gogoratuz. Kirolean futbol zelaia berritu beharra dagoela esan zuen. Kultura arloan, "herriko taldeen lokalak egoera txarrean daudela badakigu, baina hori da daukaguna" azaldu zuen Gabilondok. Taldeen bilgune izango litzatekeen Kultur Etxea eraikitzea dutela erronka adierazi zuen Oskarrek, eta “lekua pentsatua badugu ere, dirua falta zaigu”. Nagusientzat eguneko zentroa non kokatu begiratzen ari direla esan zuen.
Markel Olanok bi helburu nagusi finkatu zituen Gipuzkoarako: bakea eta normalizazioa, eta garapen ekonomiko, sozial eta kulturala. Erakundeen arteko elkarlan eta komunikazioa, pertsonen eta kolektiboen konpromisoa eta herritarrek erakundeen egitasmoak bere egitea beharrezkotzat jo zituen alderdiaren asmook betetzeko.