Aretoa beteta Zuazoren hitzaldian

plaentxia_com 2007ko mar. 23a, 20:44

  AEKren lokala bete egin zuten Koldo hizkuntzalariak emandako hitzaldira joan zirenek. “Herri izkera eta euskara batua” izenburupean, euskalkiek eta batuak duten lekuaz eta garrantziaz berba egin zuen. Euskara batuak hizkuntzari berari eta euskaldunei ekarri dizkien onurak azaldu zituen eta tokiko batua erabiltzera jo beharra azpimarratu zuen. Tokiko batuak bertako euskalkia eta euskara batua uztartzen ditu eta lekuan lekuko berbeta modura gerturatzen laguntzen du. “Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta tokiko batua” liburua plazaratu du orain dela hilabete batzuk, eta hitzaldiko gaiak jorratzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.