Musika Eskolaren audizioa umeentzat

plaentxia_com 2007ko mai. 15a, 19:59

Soraluzeko Musika Eskolako ikasle gazteenek eta irakasleek 4 kantu ezagun eskainiko dituzte frontoian, bihar arratsaldeko 16:15etan , egiten duten lanaren berri emateko. Matrikulazio kanpainaren barruan egindako ekitaldia izango da. Bukaeran, goxokiak banatuko dituzte.

 

 

 

Lau, bost eta sei urteko ikasleek "lehiotik begira" kantua eskainiko dute, eta irakasle guztiek batera "Maite Zaitut", "Ama Begira Zazu" eta "Orkesta". Irakasten diren musika instrumentuak ezagutaraztea da audizioaren helburua.

Matrikulatzeko orriak banatuko dituzte, datozen egunetan Musika Eskolak eskaintzen dituen aukeretan izena eman ahal izateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.