Lau urtetako legealdia bukatzear dagoela, gaur iluntzeko 7etan udal plenoa egingo dute zenbait gai garrantzitsu aztertzeko. Horietako bat 15.000m3 dituen Erregetxeko lurrazpia saldu ala ez erabakitzea izango da. Udalak izendapena aldatu zuen duela bost hilabete, sustatzaile pribatu bati saldu eta aparkaleku pribatuak egiteko. Oposizioa aparkaleku publikoen alde azaldu da.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.