Eguerdian liturgia entzun orduko, zain zituzten dantzariak Plaza Barrixan, agurra dantza eginaz ongietorria egiteko. Ondorenean, Pasaiako batelen dantza ikusgarria eskaini zieten eta bukatzeko Luzaideko makil dantza. Dantzen ostean, Musika Eskolako gaztetxoen bandak 5 obra jo zituen. Eta handik bazkaritara. 300 bat lagun elkartu ziren Kiroldegiko frontoian, bazkari edarra jatera. Kontu eta barre artean, bertsolari eta trikitilariak, Beretxinaga, Unamuno eta Larreategi, bazkalostea alaitzen hasi ziren eta Duo Plaentxik jarraitu zieten. Pozik hartu zituzten haren bertso eta kantuak. Bukatzeko dantza eta dantza jardun zuten jubilatuek Tucan orkestarekin.