Helduen mailan, 49 cm zabaleko eta 45 cm luzeko neurria izango du; gaztetxoek A4 eta A3an aurkeztuko dituzte. Maiatzaren 31rako, eguerdiko ordu biak baino lehen, aurkeztu behar dira Udaletxeko bulegoetan, euskarri gogorrean eta sobre edo karpeta itxi batean, barrualdean egilearen izen-abizenak, adina eta helbidea edo bizilekua eraman behar dituelarik.
Sariak
Sei maila bereiztuko dira: LH 1-2, LH 3-4, LH 5-6, DBH 1-2, DBH 3-4 eta helduen maila. Kultura Batzordearen eskutik, 100 euroko saria izango dute lehenengo bost mailetako irabazleek, eta 300 eurokoa helduek. 100 euroko akzesita ere emango dute, epaimahaiak hala erabakiz gero.
Erakusketa
Sari banaketa ekainaren 29an izango da. Saritutako kartelak Udalaren esku geratuko dira, jaietako programan argitaratzeko. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa antolatuko du ekainaren 25etik 30era bitartean kiroldegiko erakusketa gelan.