Edurne Iriondo soraluzetarra senideekin harremanetan ipini da. Biak ondo daudela eta ez daudela atxilotuta jakinarazi die senideei telefono mezu baten bitartez. Beste abokatua nor den ere jakin da, Ainhoa Baglieto 40 urteko abokatu eibartarra da.
Hasiera batean atxilotuta zeudela uste izan da. Caracasko Maiquetia aireportura heldu dira, arratsaldeko 15:30ean (hemengo
gaueko 22:00etan) eta immigrazio kontrola pasatu aurretik eraman
dituztela esan du Mariano Alvarado Arturo Cubillasen ordezkari legalak. Berak salatu du ez zekiela nora eraman dituzten ez eta nork "atxilotu" dituen.
Biak Cubillasekin biltzera zihoazen, datorren azaroaren 2an dago deklaratzera deitua.