Plaentxia.com Pil-Pilean Kultur
Elkarteak sortutako ekimena da.
Helburuak:
- Soraluzeko
orainkaria izatea da proiektu honen helburu nagusia. Herrian gertatzen
dena momentuan emateko ataria, hain zuzen ere. Herritarrek uneoro eta
edozein lekutatik Soraluzeko informazioa eskuratzeko gunea.
- Informazioa
eman eta jaso egingo dugu. Herritarra informazioren hartzaile ez ezik,
informazio igorle eta iritzi sortzaile ere bada. Horregatik herriko
eragile ezberdinak izango dira informazioaz atari hau elikatuko dutenak.
- Soraluzetarren
topaleku izatea da beste helburu bat.
- Teknologia
berrietan euskarak duen presentzia indartzea. Euskara izango da proiektu
honetako komunikazio-hizkuntza.
Ezaugarriak:
- Dinamikoa: Egunean eguneko informazioa gehituko da webgunera. Egunean pare
bat albiste sartuko ditugu. Asteburuetan, normalean, ez dugu notiziarik
sartuko, baina okasioak eskatzen duenean ez diogu lanari atzea emango.
- Horizontala
eta partehartzailea: Erabiltzaileak parte
hartze zuzena izango du proiektu honetan. Albisteak osatu eta hauen
gaineko iritziak emateko aukera izango du irakurleak. Gainera, agendako
ekitaldiak norberak sartzeko modua ere jarri dugu. Hori bai, plaentxia.com
editore batek kudeatuko du, eta ataria eguneratzeaz gain, erabiltzaileen
iritziak moderatzeaz era arduratuko da.
Atalak:
Hasteko, 2 atal nagusi izango ditugu:
- Albisteak: Kronologikoki agertuko dira orrialdean; hau da, idatzitako azken
albistea lehenengoa azalduko
da. Albisteen gainean komentarioak egiteko aukera izango da eta hauek
automatikoki argitaratuko dira. Albistea osatu edo iritzia emateko aukera
izango dute irakurleek. Halaber, nahi izanez gero, albisteen titulu eta
azpitituluak norberaren helbide elektronikoan jasotzeko aukera izango da
e-posta harpidetza bidez erregistratuta. Honela web-ean azaltzen diren
albisteen berri izango du sarean azaldu bezain laster, eta handik albiste
osoa irakurtzeko aukera izango da.
- Agenda: Soraluzeko agenda izatea nahi da. Orri nagusian, egun horretako
ekitaldi guztiak agertuko dira. Bestalde, egunez egun nahiz ekitaldi
motaren arabera bilaketak egin ahalko dira. Gainera, formulario erraz
baten bitartez, agenda irakurleek beraiek osatzeko aukera izango dute.