2016/02/13 22.30

KONTZERTUA GAZTETXIAN

KONTZERTUA GAZTETXIAN
Soraluzeko Gaztetxea, Soraluze
Viva Bazooka eta Eten taldeak zuzenean ariko dira otsailaren 13an Soraluzeko Gaztetxean. Viva Bazooka (Gasteiz/Paraguay) Gasteiz-tik bateria eta kitarra bikoa. Punk arima eta erritmo latzak. Kanta motzak, kitarra indartsu, jostagarri zein distiratsuak. Beso Mata Banda Bang! diska argitaratu berria dakarte, estudioan zuzenean grabaturikoa. Jo ta fuego, jo ta kitto. Eten Ezkerraldeko bikoteak "Atx!" lana aurkezten jarraitzen du. Azken urteotako lanaren emaitza da "Atx!", bikotearen bosgarren lan luzea. 13 abesti frenetiko 27 minutuan. Esaterako, kantuetako 6 ez dira 2 minututik pasatzen. Free punka, gordinkeria, bateria kolpe eroak (eta zehatzak aizue!), hardcore zaplastekoak, zaratak, jazzpunk?? bortxatua, oihuak, energia erauntsia, kantu eskema jakinen suntsiketa ariketak... Soraluzeko gaztetxea https://www.facebook.com/soraluzekogaztetxea/?fref=ts Viva Bazooka http://vivabazooka.bandcamp.com/ Eten http://www.etentaldea.net/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.