Iñigoren aitak, José Antonio Errejón Villacierosek, eta Jose Mari Larrañaga plaentxiarrak, "Txistuk", soldaduskan ezagutu zuten elkar eta bertan sortutako laguntasunari eutsi diote harrezkero. Gaur Errejon aita-semeak bisitan etorri zaizkio herrira eta kalean zehar ibilalditxoa egin ostean, Txurruka jatetxean bazkaldu dute elkarrekin.