Carlos de Cosek jaso zuen joan zen zapatuan Herriz Herri 2015 argazki txapelketaren irabazleari zegokion saria, Aitor Amorrek egindako ohorezko euskal makila. Berarekin batera txapelketan lehen hamar postuetan sailkatu diren argazkilariak igo ziren antzokiko oholtza gainera eta bakoitzari Oruesagasti lantegian egindako torloju itxurazko garaikur bana eman zioten.
Sailkapen orokorra
1. Carlos de Cos (Soraluze)
2. Imanol Manterola (Zumaia)
3. Iñaki Etxenagusia (Azpeitia)
4. Jose Luis Rodriguez (Zalla)
5. Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia)
6. Carlos Madiavilla (Urretxu)
7. Iñigo Korta (Azpeitia)
8. Antonio Valencia (Donostia)
9. Jose A. Fernandez (Bilbo)
10. Natxo Castellanos (Donostia)
Herriz herri: 14 argazki rally
Txapelketa 14 argazki rallyz osatu da: Eibar, Altsasu, Barakaldo, Zumaia, Donosti, Irun, Soraluze, Zarautz, Legazpi, Ataun, Zaldibar eta Azpeitia. Azken honetan hiru rally jokatu dira, bat gauez. Sailkapen nagusirako zortzi dira puntuagarriak, zortzi puntuazio onenak, hain zuen ere. Carlos de Cosek guztietan hartu du parte eta parte hartutako rally bakoitzeko argazki bana bidali digu. Jarraian dituzue.
CARLOS DE COS
14 argazki
Urte oparoa De Cosendako
Amaitzera doan urtea oparoa izan da Carlos de Cosendako. Guztira 30 sari baino gehiago irabazi ditu eta horietatik 10 baino gehiago lehenengo sariak izan dira, kontua ere galduta dauka dagoeneko. Estimatuenetako hiru: Herriz herriko makila (3. aldiz jarraian irabazi duena), Escenas de Alava (El Correo) eta San Ferminetako txapeltako bigarren saria (Diario de Navarra eta Banco Santander).