2015/05/08 19:00 - 20:00

Gipuzkoako partaidetzako aurrekontuak. Debabarreneko tailerra (Aldundia)

2 Milioi euro Debabarrenean zertan gastatuko diren erabakitzeko tailerra.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena abian dago. Aurten, 10 eskualdek parte hartuko dute, horien artean DEBABARRENAK. Eskualde bakoitzeko herritarrek haien eskualdea hobetzeko 2 milioi euro nola inbertitu erabakiko dute. Guztira, datozen lau urteotako foru aurrekontuetako 20 milioi zertan inbertitu erabakiko dute gipuzkoarrek. Lehen fase honetan, herritarren ekarpenak jasoko dira.
Prozesuaren faseak
1.- Herrietan proposamenak jaso
2.- Eskualdean proposamenak lehenetsi
3.- Aldundiko teknikarien balorazioa
4.- Behin betiko aukeraketa
5.- Foru Aldundiaren aurrekontuetara.
Hiru modu daude parte hartzeko:
1. Martxoan, Gipuzkoa Berria aldizkariarekin batera etxeetara bidalitako eskuorria beteta. Eskuorriak udaletxean, kiroldegian eta bibliotekan ere eskura daitezke eta bertan dauden buzoitxoetan bota.
2. www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez. Ekarpenak egiteko epea apirilaren 30an amaituko da.
3. Partaidetzako tailerretara joanda. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetako 2 milioi euro daude mahai gainean. Tailerrera doazen herritarrek haien eskualdea hobetzeko ekarpenak egin ditzazkete eta haien ustez eskualderako onuragarriak izan daitezkeen proposamenak egin.
Soraluzeko tailerra
Soraluzeko tailerra maiatzaren 8an izango da, barixakua, arratsaldeko 19:00etan Antzokian.