2015/10/08 21:00 - 23:59
Juniorrek bederatzi urte ditu eta ile kixkurra, "PELO MALO", lixatu nahi du eskolako argazkia ateratzeko. Modako abeslari baten itxura eman nahi du. Egoera horrek liskarra eragingo du Junior eta bere ama Martaren artean.
Juniorrek ederragoa izan nahi du amak maita dezan, baina bitartean amak gero eta gehiago baztertzen du.
Azkenean Juniorrek erabaki mingarria hartu beharko du.
Venezuela 2013. 93m.
Iluntzeko 9etan, Antzokian.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.
Pelikula honek sari ugari jaso du 2013. urtean estreinatu zenetik, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra, besteak beste.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.