2014/12/12 20:30 - 21:45

Potologuak

Elgoibarren. Potologuak izena du publikoa barrez lehertzeko Txintxetak sortu duen antzezlan berriak.
Bodologuakekin nahikoa ez eta oraingoan Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu Potologuak botatzeko asmoarekin elkartu dira. Euskaraz eta hain ondo funtzionatzen duen bakarrizketa formatuan dator ikuskizun berria. Umorea ardatz hartuta, gure gizarte eta harremanen analisi bat egingo dute.
Legebiltzarreko zein bileratan erabaki zen batukada euskalduna dela? Hirugarren seme-alaba aurreko bien arropa birziklatzeko enkargatzen al da? Medikuarengana azpiko arropa garbiekin ez bazara joaten zer gertatzen da? Zein Nobel saridunek asmatu zuen komuneko eskuila? Zenbait opari jasotzea baino, ez al da hobe zaplazteko bat jasotzea? Taberna guztiak ixteko zergatik jartzen da Benitoren “Erribera”? Gizajoak zer kulpa dauka? Galdera hauei eta beste askori erantzuna bilatzen saiatuko dira Potologuak ikuskizun berrian. Gauza bakarra dago ziur hirukote honekin. Egia? Ez. Barrea.