"Jazartzen gaituzten gizonezkoak gure artean bizi dira eta aurre egin behar diegu" Korner Morea

Erredakzioa 2015ko aza. 25a, 20:24

Elkarretaratzea-4

"Indarkeria matxistak baititu milaka aurpegi" lemapean egin dute Udalak eta Korner Moreak deitu duten elkarretaratzea. Ehunetik gora herritar batu dira, adin guztietako emakume eta gizonezkoak, baina batez ere emakumeak, eta gazte asko.

Elkarretaratzearen amaieran, Olatz Sebal, Korner Morea talde feministako kideak hartu du hitza: "Maniki bat eta zapatak jarri ditugu, emakumeok jasaten dugun jazarpenaren sinbolo gisa. Aurten hil duten emakume bakoitzeko zapata bat jarri nahi genuen baina ezinezkoa izan da, hildako emakumeen zerrenda luzeegia delako. Emakumeak erasotzen, jazartzen eta hiltzen gaituzten gizonezkoak gure artean bizi dira eta aurre egin behar diegu, denon ardura da gizonezko erasotzaileei aurre egitea".   

Manikia eta zapatak ipintzearekin batera, emakumearen askatasunaren aldeko mezuak ere zabaldu dituzte bertaratu den jendearen artean. Bestalde, elkarretaratzean parte hartu duten herritarrik gehienak beltzez jantzita etorri dira egun batzuk lehenago zabaldutako deialdian eskatzen zen moduan. Elkarretaratzea-1

Elkarretaratzea-6

Elkarretaratzea-7

Elkarretaratzea -1Elkarretaratzea-9

Elkarretaratzea -2

Elkarretaratzea -5