Eguazteneko elkarretaratzera beltzez jantzita joateko eskatu du Korner Moreak

Erredakzioa 2015ko aza. 23a, 20:22

Korner morea

Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela Plaza berrian egingo den elkarretaratzera beltzez jantzita joateko deia zabaldu du Korner Moreak, sortu berri den herriko talde feministak. 

2015ean dagoeneko 93 emakume hil dituztela eta ez dagoela aitzakiarik adierazi dute deialdian. "Ez daukagu ezer garrantzitsuagorik egiteko. Kalera irten eta salatu. Indarkeria matxistari hortzak erakutsiko dizkiogu". Deialdia bazter guztietara zabaltzeko eskatu dute.

Hurrengo egunetarako hitzorduak

Azaroak 24, martitzena.
Soraluzeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Planaren aurkezpena. 19:00tan Antzokian.

Azaroak 25, eguaztena.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia.19:00tan Plaza Barrixan.

Azaroak 26,eguena.
Haur antzerkia "Futbolariak eta Printzesak"
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Antzerki taldea:Eidabe ekimen kulturalak.10:00tan, Antzokian.

Azaroak 28, zapatua.
2012tik 2014ra Soraluze BELDUR BARIK lehiaketaren inguruan jasotako proposamen guztien inguruko proiekzioa. Ondoren gaztelekuko gazteek prestatutako luncha. 18:00tan, Antzokian.