Jokin Muñozek X. Alkortako igoera irabazi du [argazki-galeria]

Plaentxia.eus 2015ko aza. 22a, 19:04

IMG-20151122-WA0002.jpg

22:04 minutu behar izan zituen helmugara heltzeko. Amaieran, garaipena jaioberri duen alaba Sarari eskeintzen zion.

Atzo, azaroak 21, jokatu zen Alkorta igoeraren X.edizioa Mendaron. Goizeko 10:30etan irten ziren korrikalariak udaletxe azpitik eta Alkorta baserriaren parean amaitu zuten 4.7 kilometroko igoera. Jokin Muñoz lehen postuan helmugaratu zen eta 22:04 minutu behar izan zituen ibilbidea osatzeko. 2014. urtean bigarren postuan sailkatu zen. Esan digunagatik ez zuen irabaztea espero, "Alkortako igoera aurre denboraldirako entrenamendu moduan hartu dut baina lasterketan zehar hankak ondo sentitu ditut eta aurrera jo dut". Aita izan denetik korritu duen lehen lasterketa izan da hau eta garaipena bere alaba Sarari eskeini dio.

Alkortako igoera Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko antolatzen dute.

Ikusi lasterketako irudiak/argazkiak:Irati Iñurrieta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.