Bost zauritu arin Ansola lantegiaren parean gertatu den istripuan

Erredakzioa 2015ko aza. 22a, 14:19

Istripua-5

Elkarren kontrako norabidean zoazen bi autok -Audi eta Nissan Terrano markakoak- talka egin dutenean gertatu da istripua, Ansola lantegiaren parean. Ertzaintzak adierazi duenez, bost lagun eraman dituzte ospitalera, tartean adin txikiko bat baina guztiek zauri arinak ei dituzte.

Istripua eguerdiko 12:30 aldera gertatu ei da eta 13:30ean errepidea itxita zegoen oraindik. Auto ilada luzeak sortu dira, batez ere Soraluze aldera, Maltzagan trafikoa desbideratu baitute.

Herritik Maltzagarako errepide zatia ohiko istripu gunea da eta errepidearen seinalizazioan egokitzapenak egin dituzten arren, ez dirudi istripuen jarioa eteterik lortu duenik.  

Istripua-7

Istripua-2Istripua-6

Istripua-4

Istripua-3

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.